XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere azala zurbil jarria zen eta bere gorputza ahuldu.

Hola ikustean, Schahriar erregeak pentsatu zuen bere erresumatik eta bere herritik aldendua zelako egoera horretan aurkitzen zela, eta lasai utzi zuen, bat ere galdetu gabe.

Azkenean, egun batetan esan zion: Anaia, zure gorputza mehetu eta zure aurpegia horitzen da.

Eta besteak erantzun zion: Ai, anaia, ba daukat neure barrukoan azal-zauriak bezalako zauri bat!.

Baina bere emaztearekin gertatua zitzaiona ez zion ezagutarazi.

Schahriar erregeak esan zion: Nahi al duzu oinez eta zaldiz ehizan nirekin atera? zeren horrela agian zure izpiritua olgatuko litzaizuke.

Schahzaman erregeak ez zuen nahi izan, eta bere anaia bakarrik joan zen ehizan.

Ba zeuden jauregian lorategira ateratzen ziren leiho batzu, ta haietariko batetara irtenik egonda, Schahzaman erregeak ikusi zuen nola irekitzen zen ate bat zeinetatik hogei esklabu neska eta hogei esklabu mutil ateratzen bait ziren, hauon artean Schahriar erregearen emaztea bere edertasunaren distira osoan aurreratzen zelarik.

Urmahel batetara heldurik, biluzi egin ziren, eta denak elkarren artean nahastu.

Eta supituki erregearen emazteak oihu egin zuen: O Massand!.

Eta berehala aurreratu zen harenganantz esklabu beltz mardul bat, besarkatu egin zuena.

Emazteak ere besarkatu zuen hura, eta orduan beltzak lurrera bota, ahoz gora, eta gozatu egin zuen.

Eta horrela luzaro jarraitu zuten musukatzeaz, besarkatzeaz, elkarbatzeaz eta beste antzeko gauzez arituz egunsentia hurbil egon zen arte.

Hura ikustean, erregearen anaiak pentsatu zuen: Hala Allah! Arinagoa da nire lazeria beste hau baino.

Behingoan, bere atsekabea alde batetara utzirik, bere buruari esan zion: Benetan, hau niri gertatu zitzaidana baino grabeagoa da!.

Eta une hartatik ahal izan zuen guztia jaten eta edaten hasi zen.